XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, nahiz eta puntu horietan tenperatura oso handia egon, ingurua baino tenperatura beheragoan egotean, kontrastasunez ikusten dira ilunak.

Mantxa hauek agertu eta desagertu egiten dira.

Batzuek ordu gutxi besterik ez dute irauten, eta besteek egunetan irauten dute desagertu arte.

Ugaritasunari gagozkiolarik, gehitu eta gutxitu egiten dira 11 urtetako zikloa osatuz.

Beraien hedapena eta neurriak oso aldakorrak dira.

Batzuen neurriak, hamar bat aldiz Lurraren azalerarena izatera iristen dira.

Eguzki-mantxa horiek behatuz, Eguzkiak errotazio mugimendua duela jakin da, eta bere periodoa neurtu.

Mantxa hauek fakula izeneko zona disdiratsu batzuz lagunduak agertzen dira.

Badirudi fakula horiek mantxak baino Eguzkiaren kromosfera alderago daudela, hots, mantxak baino maila goragoa dutela.

Ondoren, 5.000 km inguruko lodiera duen gorri koloreko geruza bat dator; kromosfera da geruza honen deitura.

Oso gas arinez formatua dago.

Hemendik irtetzen dira Eguzki-konkorrak.

Zer dira hauek? Eguzkitik ehundaka mila kilometrotara altxatzen diren gasezko hodei handi eta melarrak dira.

Normalki Eguzkiaren esferarekiko okertuak igotzen dira (ikus II. irudia).

Kromosfera eta Eguzki-konkor hauek, oso nabarmen ikusten dira Eguzkiaren eklipse osoetan teleskopioz begiratzean.

Kromosfera ondoren koroea dator.

Normalki ez da ikusten, baina oso nabarmena da Eguzkiaren eklipse osoetan, Unibertsoa erabat beltza geratzen denean.

Koroearen forma ez da beti berdina, eta asko aldatzen da Eguzkiaren aktibitatearen arabera.